Zintzo, 2020ko uzta

Zintzoren 2020ko uzta berria jaso dugu. Bai urteko ardoarena eta baita txuriarena ere. Ardo fresko eta biziak.

ZINTZO URTEKOA

Mahats-barietateak:

Tempranillo %85 eta Viura %15

Elaborazioa:

Beratze karbonikoaren metodo tradizionalaren bidez altzairu herdoilgaitzezko deposituetan, 25-28 ºC artean hartzituz elaboratzen da, aromen eta freskotasunaren arteko oreka ona lortzeko.

Dastatzea:

Ardo gazte eta freskoaren aldeko apustua da. Bere kolorea gerezi iluna da, fruta-usaina du eta ahosabaian freskoa eta goxoa da. Harmonikoa eta egitura orekatukoa da eta iraupen luzeko gustua du.

 

ZINTZO TXURIA

Mahats barietateak:

%100 viura

Elaborazioa:

12-24 orduz hotzean beratu, lohia kendu eta ondoren tenperatura kontrolatuan hartzitzen da, altzairu herdoilgaitzezko andeletan, 15 bat egunez.

Dastatzea:

Zurbila eta garbia ñabardura berdeekin. Oso usaintsua eta ondo orekatua, gorputzarekin. Zintzo zuriak azidotasun atsegina du, lore, fruitu eta belar finen zapore bikainarekin batera.

 

Francisco Barona uzta berria - 2018

Erosi bi ardo hauen uzta berria gure online dendan

© Diseño web imacreste

Pin It on Pinterest