Habit-Arte
Habit-Arte
Argazkilaria
Judith Gago
Mail: gagohernandez@gmail.com
Instagrama: @judith_inga
Facebook: @JudithGagoFoto
HABIT-ARTE
GARUNA, GORPUTZA ETA ESPAZIOA
Lukas Ardotegia. Ipar kalea 3. Zarautz // Urtarrilak 11 – Otsailak 22
Judith Gago – GA.GO photography
Espazioa ez da existitzen bakoitzak exploratu aurretik. Espazioa; korri eginez, dantzatuz, eskalatuz sortzen da, dantza izanik espazioaren jabe egiten den artea. Mugimenduak ezohiko ahalmena du; gorputz, musika, hitz edo paisaian bihurtu baitaiteke. Alde batetik bestera joateko ahalmena ematen du, baita eraldatzekoa ere.
Gorputz bat gara, hau da, gure sentsazioak, emozioak, ideiak eta pentsamenduak gorputzarekin bat datoz. Munduan-izan-eta-egotea da, bizi izateko modu bat da eta bertatik; pentsatu, sumatu, sentitu, maitatu, gorrotatu, gozatu, akatsak egin, min eman eta sortzen dugu; gorputzaren kontzientziak norberarekiko lotura ahalbideratzen duelarik, alde sentikor eta sentsorialak barne.
Gorputzik gabe ez gara ezer. Beraz, hainbat eratara bizitzen hasi beharko genuke eta bizipen horietatik mundu berriak sortu.
0 Iruzkinak