Euskal Jantzien erakusketa – Euskal Jaia 100 urte Zarautz

Zarauzko 2024ko Euskal Jaien egitarauaren barruan Euskal jantzien erakusketa bat antolatu da.

Aurtengoa urte berezia da, Euskal jai egunak 100 urte betetzen ditu (Lehen aldiz 1924. urtean egin zen!) eta horrelako data garrantzitsu bat ospatze aldera Zarauzko udalak, Murkil merkataritza elkartearekin batera Euskal jantzien erakusketa antolatu dute.

Lukas Ardotegiak ezin zuen hutsik egin horrelako data bati eta horregatik gure erakusleihoan ikusgai duzue Errenteriako Jantziaren Zentrotik ekarri diguten jantzi dotore hau.  Ez ahaztu gure Zarauzko dendara gerturatzea abuztuak 26 eta irailak 9 artean, jantzi hau gertutik ikusteko modukoa bai da.

 

 

 

Euskal Jantzien erakusketaren partaideak

Lukas Ardotegiaz gain, beste 34 jantzi ezberdin aurkitu ahalko dituzue Zarauzko erakusleihoetan. Bertan eskuragarri duzue saltoki ezberdinen mapa.

Euskal jantzien erakusketa Lukas Ardotegia

Mila esker Murkil Zarauzko dendarien elkartea, Zarauzko udala eta Zarautz turismori ekintza hau antolatzeagatik. Baita ere, Errenteriako jantziaren zentroari jantzi eder hau ekartzeagatik eta horrenbeste mimoz eta txukun gure erakusleihoan ezartzeagatik.

Pin It on Pinterest