Maite Oviedo
Nire lagun baten bitartez ezagutu nuen euskarri digitala erabiltzea zer zen. Buruan biraka dabilkiguna irudikatu, marraztu edota argazkiak tuneatzeko aukerak, alegia.
Irudi digitalaren bidez, era erraz eta arinean, sentsazioz nahiz emozioz irudikatzeko eta kolorez hornitzeko aukera izan dut. Jasotako emaitzak egundoko poza sortzen dit. Zerbait magikoa duela iruditzen zait!
Erakusketa honetan ikus ditzakezuen irudi guztiak, nire mugikorrean eginak dira, atzamarrez edo punteroa erabiliaz.
Egiterakoan, asko gozatu izan dut eta bide batez, ikusleak ere gozatzea, niretzat pozgarria litzateke!
Maite Oviedo.
0 Comentarios