Otsailerako, arrastoa uzten duten 3 ardo
Frías del Val Selección Personal
%100 tempranillo mahatsa. 50 urte baino gehiago dituzten mahastietako mahats propioen aukeraketa arduratsu batetik dator. Mahastiak upategitik oso gertu daude, eta 14 hilabetez Frantziako haritzezko upelean ( % 60) eta Amerikako upelean ( % 40) igaro ditu. Ardo dotore eta indartsua da, oreka erakusten duena.
Intentsitate ertain altuko pikota gerezi kolorea du, garbia eta distiratsua. Usainari dagokionez, konplexua, bizia eta dotorea da. Ahoan indartsua, goxoa, freskagarria eta biribila da.
Ezin hobea da haragi gorriak, erreak eta ehiza laguntzeko.
La quinta del 67
La quinta del 67 ardoa lantzeko mahastiak, Alperan inguruan kokaturik daude. Zoruak hondartsuak eta pobreak dira, eta kareharri hutsezko arrokekin nahasten dira. Lurraren profilaren konbinazioak eta itsas mailarekiko 850m-900m arteko altueran egoteak lur eremu berezia izatea ahalbidetzen du. Neguan, klima zorrotza eta idorra da, hotza izanik. Udan, egunaren eta gauaren artean, tenperatura izugarri aldatzen da
Ardo honi hartzidura malolaktikoa egiten zaio barrikan eta Frantziako haritzezko upel berrietan zahartzen da 14 hilabetez. Gainera, bodegan bertan botilatzen da, iragazi gabe.
Kolore gorri bizia du eta sudurrean konplexua da,fruta beltz heldu eta espeziatuen usainekin, baita, zenbait lurrin baltsamikoekin ere. Egitura handikoa ahoan, amaiera luzea eta iraunkorra du, oso indartsua eta bizitza luzea aurretik.
Altos de Inurrieta
Ardo honen mahats motak Graciano eta Cabernet Sauvignon dira.
Inurrietako mahastietan jaio zen, 450-480 metroko altueran, eta oso sakonak ez diren eta harritsuak diren lurzoruak ditu. Baldintza horietan mahatsaren kontzentrazioa bikaina da, oreka eta adierazpen handiarekin.
Kolore bikaineko ardoa da, bizia eta usaintsua, non, hasieran, fruta usaina, kalitatezko haritzetan ondu izanaren oroitzapena eta nota mineral erakargarriak nabarmentzen diren. Ahoan dotorea eta haragitsua da, tanino leunekin.
Erosi hiru ardo bikain hauek gure online dendan
Hermanos Frías del Val Selección Personal
11,85 €
Quinta del 67
10,65 €
Altos de Inurrieta
12,55 €
© Diseño web imacreste